Hatz10

Informazio gehiago

Sarrera

Hezkuntza arloan euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ekimen egiten dira gurean, eta horietako bat da Ikastolen Elkarteak oraingoan aurkeztu nahi duena, mekanografia ikasteko programa berri bat, euskara eta euskal kultura oinarritzat dituena.

Gaur egun teknologia berriak hedatuta daude eta denok izaten dugu, tarteka bada ere, teklatu bidez testuak idazteko beharra; zeregin hau burutzeko oso lagungarria izaten da tekla guztien posizioak ezagutzea, hatz guztiekin eta teklatura begiratu gabe idatzi ahal izateko.

Hatz10 web aplikazioari esker, teklatua modu zuzen eta eraginkor batean erabiltzen ikasten da. Interface eta testuak euskaraz egoteaz gain, euskal kulturako hainbat bertso, olerki, abesti eta bestelako testuak gehitu ditugu.

Teklatuko elementu guztiak ikastearren, ingelesa, frantsesa edo gaztelerazko espresio batzuk ere badaude.

Mekanografia ikasteko aplikazio honek ekarpen bat egiten dio euskararen presentziari teknologia berrietan.

Tutoriala eta lanerako proposatzen den corpusa euskaraz eskaintzen duen aplikazio bakarra da Euskal Herrian.

Berezitasun nagusiak

  • Mekanografia ikasteko bideo-jolas itxura duen euskarazko web aplikazioa
  • Euskal grafiak dituen berezitasunak lantzen ditu.
  • Akatsak neurtu eta estatistiken bitartez horiek agerian jartzen ditu
  • Ikaslearen beharretara egokitzen diren ariketak
  • Ikasleen jarraipena egiteko aukera ematen dio irakasleari
Informazioa gordetzen
Berriro saiatu Hasierara itzuli

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu. Informazio gehiago Ados